Itxi

Baskonia

OFIZIALA

Dusko Ivanovicek ez du Baskonia zuzentzen jarraituko

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Gasteizko taldeak eta Montenegroko entrenatzaileak hurrengo denboraldian elkarrekin ez segitzea erabaki dute.

  • Dusko Ivanovic dirigiendo un encuentro del baskonia durante la presente temporada

    Dusko Ivanovic dirigiendo un encuentro del baskonia durante la presente temporada. Foto: EFE

Dusko Ivanovicek ez du Baskonia entrenatzen jarraituko, klubak berak astelehen honetan aditzera emandakoaren arabera. Horrela, Baskoniak amaitutzat eman du Montenegroko entrenatzailearen laugarren etapa talde gasteiztarrean.

Taldeko arduradunek ohar batean azaldu dutenez, erabakia bi aldeek adostutakoa izan da.

Ivanovic azaroan iritsi zen Gasteizera Joan Peñarroyaren lekua betetzeko. Taldeak Euroligan bizi zuen egoera zuzentzea lortu zuen Duskok, baina ezin izan zuen ACB Ligan gauza bera egin.

Baskonia ez zen Errege Koparako sailkatu garaipen bakar batengatik, eta Endesa Ligako playoffetatik kanpo ere geratu zen. Hala ere, Europako kanporaketetara itzuli zen bost urteren ostean.

Eskerrak eman dizkio

Klubak azpimarratu duenez, Ivanovic "klubak historian izan duen entrenatzailerik garrantzitsuena eta sarituena" da, eta "denboraldi honetan eta Baskoniaren historia osoan erakutsitako profesionaltasuna eta konpromisoa" eskertu dizkio.

"Klubari asko eman dio eta Baskoniako familiaren parte izango da beti", nabarmendu dute.