Baskonia
Euroliga
Baskoniak porrot egin du Milanen (76-67)
Agentziak | EITB Media
Gasteiztarrek ezin izan dute partidako hasiera txarra gainditu, Euroligako 17. jardunaldian.
-
Matt Costello. Argazkia: @Baskonia
Johannes Voigtmannek eta Nico Mellik Baskonia geldiarazi dute ostegun honetan, Milanen 76-67 galdu baitu. Gasteiztarrek ezin izan dute Euroligako 17. jardunaldiko partidan izandako hasiera kaskarra irauli.
Lonbardiako taldea askoz hobeto sartu da partidan, 14-3ko partzialarekin. Baskoniarren akatsak alde batean eta bestean eman dira lehen bost minutuetan. 20-12 batek boladaka joan den Baskoniaren bultzada geldiarazi du.
Vanja Marinkovic izan da baskoniarrik onenetarikoa eta etxekoen jipoia saihestu du. Atsedenaldira 46-31 joan dira.
Aldageletatik pasatzeak ez du asko aldatu partida. Milanek aise jarraitu du jotzen eta 20 puntuko aldea gainditu du. Gasteiztarrek aurrerapausoa eman dute defentsan eta 0-12ko partziala lortu dute partidan berriro sartzeko, 60-48.
Baina Baskoniak ez du bere uztaia defendatzeko intentsitatea mantentzea lortu eta Milanek 76-67 irabazi du lehia.
Fitxa teknikoa:
76 - Armani Milán (20+26+14+16): Flaccadori (14), Hall (-), Melli (21), Voigtmann (19) y Hines (8) –hasierako bostekoa-, Poythress (5), Bortolani (-), Tonut (7), Baron (-), Kamagate (2) eta Caruso (-).
67 - Baskonia (12+19+17+19): Miller-McIntyre (4), Marinkovic (10), Díez (-), Sedekerskis (12) y Kotsar (2) -hasierako bostekoa-, Chiozza (-), Rogkavopoulos (6), Howard (7), Diop (3), Costello (9) eta Moneke (14).
Epaileak: Mehdi Difallah (Frantzia), Gytis Vilius (Lituania) eta Josip Radojkovic (Kroazia). Costello kanporatu dute falta pertsonalengatik. Howardi kiroltasunik gabeko falta ezarri diote.