Baskonia
EUROLIGA
Monakok amaiera eman dio Baskoniaren bolada onari Euroligan (75-77)
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Baskoniak erritmoa igotzearen aldeko apustua egin du azken laurdenean, baina sei segundo falta zirenean, Blossongamek erasoko errebote bat aprobetxatu du balantza desorekatzeko.
-
Baskonia vs Monako. Argazkia: EFE
Monakok amaiera eman dio Baskoniaren bolada onari ostiral honetan Euroligan, azken hasperenean 75-77 irabazita, Mike Jamesen gidaritzapean.
Bi taldeek ez dute asmatu partidaren hasieran. Baskoniarren aldetik, Vanja Marinkovicek 7 puntu lortu ditu, bi hirukori esker, eta 19-16ko emaitzarekin amaitu dute lehen laurdena.
Chima Monekek eta Matt Costellok taldea suspertu dute, Monakok John Brownen defentsa onarekin jarraitzen zuen bitartean.
Lehen zatiko azken txanpan, Cody Miller-McIntyrek puntuak gehitu dizkio Baskoniari saskipeko sarrera indartsuen bidez, eta 36-35 amaitu da lehen zatia.
Bisitariak nagusi izan dira markagailuan hirugarren laurdeneko minutu batzuetan, baina Markus Howarden talentuak eta Tadas Sedekerskisen izaerak 59-62 estutu dute markagailua.
Baskoniak erritmoa igotzearen aldeko apustua egin du azken laurdenean. Amaierarako sei segundo falta zirenean, Blossongamek erasoko errebote bat aprobetxatu du balantza desorekatzeko, 75-77.
Fitxa teknikoa:
75 - Baskonia: Miller-McIntyre (15), Marinkovic (15), Diez (2), Sedekerskis (13) eta Costello (8) -hasierako bostekoa-; Howard (18), Mannion (-), Raieste (-), Chiozza (5), Diop (-), Kotsar (2) eta Moneke (4).
77 - AS Monaco: Mike James (28), Okobo (4), Ouattara (6), Cornelie (2) eta Motiejunas (6) -hasierako bostekoa-; Blossongame (4), J.Brown (8), Diallo(13), Walker(4), Tarpey (-), Strazel (-) eta Hall (2).