Itxi

Baskonia

EUROLIGA

Chima Moneke, Euroligako bederatzigarren jardunaldiko jokalaririk onena

AGENCIAS | EITB MEDIA

Moneke funtsezkoa izan da Baskoniak ASVEL Villeurbanneren aurka Lyonen lortutako garaipenean. 35 balorazio-kredituekin Euroligako 9. jardunaldiko EMP bihurtu da.

  • Chima Moneke

    Chima Moneke Argazkia: EFE

Chima Moneke Baskoniako jokalaria Euroligako bederatzigarren jardunaldiko jokalaririk onena bihurtu da, bere taldeak Asvel Villeurbanneren aurkako partidan egindako jokoari esker.

Nigeriako jokalaria aulkitik kantxaratu da, eta 36 minutu eta 55 segundo eman ditu pistan 19 puntu sartzeko, bi puntuko jaurtiketetan huts bakarra eginda, eta sei jaurtiketetatik lau hiruko saskiratuta.

Gainera, 13 errebote jaso ditu, Europako txapelketan duen errekorra berdinduz, eta sei asistentzia banatu ditu, errekor pertsonal berri bat ezarriz.

Chima Monekek baloiaren berreskurapena eta tapoi bat ere lortu ditu, 35 balorazio-kreditu pilatu eta bere ibilbideko bigarren MVP saria eskuratzeko.