Baskonia
EUROLIGA
Baskoniak buelta eman dio partidari Asvelen aurka irabazteko (81-88)
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Gasteizko taldeak partidari buelta eman dio garaipena lortu eta Euroligako bolada onarekin jarraitzeko.
-
Asvel vs Baskonia. Argazkia: Baskonia
Baskonia suspertu egin da ostiral honetan Asvel Villeurbanneren aurka, eta 16 puntu irauli ditu Euroligako bederatzigarren jardunaldian laugarren garaipena jarraian lortzeko, 81-88.
Frantziarrak sentsazio hobeekin sartu dira partidan eta gasteiztarrak zigortu dituzte. Chima Moneke pistan sartu da, baina markagailuan atzetik jarraitu dute.
Kontraerasoek eta kanpoko jaurtiketek gasteiztarrak zigortu dituzte, eta 30-20 atzetik joan dira lehen laurdenean.
Asvelek uztaiaren gainetik jokatzen zuen, Baskoniaren defentsa intentsitatea igotzera behartuz, banakako jokaldietan eta Markus Howarden inspirazioan oinarrituta.
Gianmarco Pozzecoren mutilek jaurtiketa libretik gehitu dituzte puntuak, baina euskaldunak hirunaka batzen hasi dira partida estutzeko, 45-40, baina aurkariak hobeto kudeatu du lehen zatiko azken txanpa, 49-42.
Markus Howarden hiru hirukok eta Monekeren beste batek Asvelen irteera bikaina moteldu dute, lehen zatiko gidoiarekin jarraituz, baina Baskoniako eskolta gelditu ezinik, gasteiztarrak gainetik jarri dira, hirugarren erasoa bukatzeko lau minutura.
Partidaren amaierarako funtsezko minutuak izan dira eta Dusko Ivanovicen taldeak seriotasunez egin die aurre. Asvelen beherakada aprobetxatu eta azken partzialean sartu dira aldeko 65-73ko emaitzarekin.
Asvelek indarra hartu du partida berdintzeko bost minuturen faltan, 76-76, baina Baskoniak ezin hobeto aukeratu ditu bere ekintzak lehia irabazteko, 81-88.
Fitxa teknikoa:
81 - Asvel Villeurbanne (30+19+16+16): Lee (12), Luwawu-Cabarrot (10), Lighty (6), Lauvergne (16) y Fall (6) -hasierako bostekoa-, Scott (22), Kahudi (2), Gbunu (4), Yaacov (3) eta Jackson (-).
88 - Baskonia (20+22+31+15): Miller-McIntyre (2), Howard (35), Díez (6), Costello (16) y Kotsar (4) -hasierko bostekoa-, Raieste (4), Chiozza (2), Mannion (-) eta Moneke (19).
Epaileak: Piotr Pastuasiak (Polonia), Anne Panther (Alemania) eta Dragan Porobic (Serbia). Miller-McIntyre kanporatu dute faltengatik. Falta teknikoa ezarri diote Pozzecori eta kanporatu egin dute biagarren zatian. Howard ere kanporatu dute.