Baskonia
DENBORALDIAURREA
Baskoniak lau lagunarteko jokatuko ditu denboraldiaurrean
EITB MEDIA
Lehena irailaren 8an izango da, Zunder Palentzia talde igo berriaren aurka. Denboraldiaurrea irailaren 19an amaituko da, Araba Sarian, Derthona Basket talde italiarraren aurka.
-
Maik Kotsar, Real Madrilen aurka. Argazkia: EFE
Baskoniak lau lagunarteko jokatuko ditu denboraldiaurrean 2023-2024 denboraldiko Endesa Liga hasi aurretik. Irailaren 24an egingo dute debuta, Lugon, Breoganen aurka.
Joan Peñarroyarenek irailaren 8an emango diote hasiera denboraldiaurreari, Buesa Arenan, lehen mailara igo berri den Zunder Palentzia taldearen aurka. Neurketa publikorik gabe jokatu da, arratsaldeko 19:00etan.
Hilaren 12an, Baskoniak eta Casademont Zaragozak indarrak neurtuko dituzte Iruñeko Arrosadia kiroldegian, ateak itxita.
Gainera, Euskal Kopa Galdakaoko Urreta kiroldegian jokatuko da irailaren 15ean, arratsaldeko 19:00etan. Bertan, Baskonia eta Surne Bilbao Basket aurrez aurre izango dira garaikurra lortzeko asmoz.
Denboraldiaurreko azken norgehiagoka Araba Saria izango da, Buesa Arenan, Derthona Basket talde italiarraren aurka. Gasteiztarrek zaleen aurrean jokatuko dute, hilaren 19an, gaueko 20:00etan.