Itxi

Baskonia

Euroliga

Baskoniak etxean ekingo dio Euroligari, Real Madrilen aurka

Agentziak | EITB MEDIA

Fase erregularreko azken partida, berriz, Bolonian jokatuko du Sergio Scarioloren Virtusen kontra, 2024ko apirilaren 12an, astearte honetan argitaratu duten egutegi ofizialaren arabera.

  • Baskoniak iazko Euroligan Valentziaren aurka jokatutako partidaren artxiboko argazkia

    Baskoniak iazko Euroligan Valentziaren aurka jokatutako partidaren artxiboko argazkia

Baskoniak etxean abiatuko du aurtengo Euroliga, urriaren 6an, Real Madril egungo txapeldunaren aurka. Fase erregularreko azken neurketa, berriz, Sergio Scarioloren Virtusen kontra jokatuko du, 2024ko apirilaren 12an, astearte honetan argitaratutako egutegi ofizialaren arabera.

Ondoren, bigarren jardunaldian, Alba Berlin izango du aurrean, urriaren 12an; hirugarren neurketan, Pablo Lasoren Bayern Munich hartuko du etxean. Aste berean, beste partida bat jokatuko du, Fernando Buesa Arenan hori ere, Zalgirisen kontra.

Hurrengo hitzordua azaroaren 15erako dago aurreikusita, Bartzelonaren aurka. Lehen itzuliko hirugarren neurketan, Valentziara bidaia egingo dute abenduaren 1ean, Joan Peñarroyak gidatutako jokalariek

Fase erregularrean etxean izango duten azken norgehiagoka Darius Thompsonen Anadolu Efesen aurka jokatuko du Baskoniak, 2024ko martxoaren 28an. Jarraian, hiru egunetan beste bi partida zehaztu dituzte egutegian, Partizan eta Zalgiris aurkari dituela.

Play-in, playoffetako kanporaketen aurreko berrikuntza

Zortzi jardunaldi bikoitz izango dira aurtengo Euroligan. Dena den, play-in izeneko jardunaldiak gehitu dituzte fase erregularraren amaieran, apirilaren 16tik 19ra, eta hori da nobedade nagusia.

Fase erregularrean zazpigarren eta zortzigarren geratzen diren taldeek partida bakarrean jokatuko dute playoffetareko sailkapena. Garaileak bigarrenaren aurka jokatuko du final laurdenetan.

Bederatzigarren eta hamargarren lekuan geratzen direnek, bestalde, ere gauza bera egingo dute. Hau da, elkarren aurkako neurketa irabazten duenak zazpigarrenaren eta zortzigarrenaren arteko partidako galtzailea izango du aurrean. Horko irabazlea lehen sailkatuarekin arituko da.