Baskonia
Fitxaketa
Baskoniak Max Heidegger fitxatu du
EITB Media
Joko-antolatzaile estatubatuarrak Israelgo herritartasuna du, eta kontratua sinatu du Gasteizko klubarekin 2023-2024 denboraldiaren amaierara arte.
-
Max Heidegger, Baskoniako jokalaria. Argazkia: @Baskonia
Baskoniak Max Heidegger fitxatu du. Hala iragarri du klubak larunbat honetan, urtarrilaren 28an. Joko-antolatzaile estatubatuarrak Israelgo herritartasuna du, eta kontratua sinatu du Gasteizko taldearekin, 2023-2024 denboraldiaren amaierara arte.
25 urteko jokalariak 1,91 metro neurtzen du, eta Turkiako Merkezefendi taldetik iritsi da Baskoniara. Talde turkiarrean 19.5 puntu lortu eta 6.3 asistentzia eman zituen batez beste; gainera, jaurti zituen hirukoen % 37,5 sartu zituen.
Kaliforniako Santa Barbara Unibertsitatean trebatu zen, eta hantxe eman zituen lau denboraldietan 13.9 puntu erdietsi zituen batez beste. Ondoren, Macabbi Tel-Avivek fitxatu zuen 2020-2021 denboraldian. Sasoi horretan Maxek utzita jokatu zuen Israelgo Bnei Herzeliya taldean, batez beste 18.2 puntu sartuta eta 2.6 asistentzia emanda.
2021-2022 denboraldian, Baskoniako joko-antolatzaile berria Alemaniako Ewe Basket Oldenburgen aritu zen. Partidako 27 minutu jokatu zituen, 18.3 puntu eta 4.5 asistentziako batezbestekoarekin.