Baskonia
Euroliga
Barçak Baskonia lehiakor bat zapuztu du (96-84)
I. G. | EITB Media
Higginsek hiru hiruko jarraian sartu ditu partidaren amaieran eta Kataluniako taldeak garaipena lotu du.
-
Bartzelona vs Baskonia. Argazkia: EFE
Cory Higginsek azken laurdenean jarraian sartutako hiru hirukok erabaki dute Barçaren eta Cazoo Baskoniaren arteko Euroligako lehia ostiral honetan (96-84) Palau Blaugranan.
Euskal taldea kartak mahai gainean zituela atera da: eraso iheskor eta hirukoitzak, hasteko, bost saiakera jarraian.
Errebotean sendo, Barçak bere hegalekoa bilatu du Baskonia zigortzeko, kolpe bakoitzari joko arin eta punteria handiarekin erantzun dion taldea aurrean zuelarik. Howard eta Henry izan dira, hamaika punturekin, jokoa desorekatu dutenak.
Lehen laurden paretsuaren ondoren (22-22), Kataluniako koadroak abagune bat aurkitu du kanpoaldeko jokaldietan.
Piboten kanpoko saskiraketei eta Howard-Henry bikotearen itzulerari esker, Baskoniak 52-48 bukatu du lehen zatia.
Peñaroyaren taldea pistako bi aldeetan askoz erasokorrago itzuli da aldagelatik. Entrenatzaile katalanak diseinatutako laguntza eta markaketa bikoitzen sareak Barça ito du, Thompson eta Henryren dinamismoak defentsan gainezka eginda (63-64).
Laprovittola bi hiruko eta asistentzia batekin atera da Bartzelona laguntzera. Geldiezin, Gasteizko taldeak berdinketa lortu du berriro azken laurdenari hasiera emanda (76-76).
Bapatean, Higginsek hiru hiruko jarraian sartu ditu (90-80). Defentsa lan sendoaren eraginez, Kataluniako taldeak garaipena lotu du (96-84).
Fitxa teknikoa
96- Barça (22+30+24+20): Satoransky (7), Laprovittola (9), Kalinic (7), Tobey (9), Sanli (8) -hasierako bostekoa-, Da Silva (11), Vesely (18), Abrines (6), Higgins (17), Kuric (-), Jokubaitis (4) eta Nnaji (-).
84- Cazoo Baskonia (22+26+25+11): Howard (25), Henry (13), Giedraitis (7), Costello (13), Enoch (4) -hasierako bostekoa-, Raieste (-), Marinkovic (-), Díez (3), Thompson (9), Kotsar (2), Hommes (8) eta Kurucs (-).
Epaileak: Matej Boltauzer (ESL), Milivoje Jovcic (SER) eta Joseph Bissang (FRA). Kotsar (35. min) kaleratu dute bost falta egiteagatik.