Baskonia
Endesa ligako final-laurdenak
Baskoniak Valentziaren aurka galdu du eta irekita utzi du kanporaketa (82-89)
I. G. | EITB Media
Joanekoan puntu bakarragatik irabazi ondoren (79-80), Spahijaren taldea ez da kanporaketa erabakita uzteko gai izan eta hirugarren partida jokatu beharko dute finalerdietara nor pasako den erabakitzeko.
Bitci Baskoniak galdu egin du (82-89) larunbat honetan Fernando Buesa Arenan Valentziaren aurka. Ondorioz, final-laurdenetako 'playoffa' berdinduta geratu da, eta hirugarren partida bat jokatu beharko dute finalerdietara nor pasako den erabakitzeko.
Valentziak irabazi beharra zuen lehiaketan aurrera egin ahal izateko asteartean galdu ondoren. Euskal taldeak eskuartean eta etxean zuen finalerdia, baina bisitariek irabazi dute.
Jasiel Rivero (27 puntu) eta Bojan Dubljevic izan dira Baskoniaren hasiera ona hautsi dutenak, arratsaldeko lehen sei saskiratzeak sartu dituztenak.
Fontecchiok ederki gidatu du Neven Spahijaren taldea (15-6), baina Riverok azkar jo du kontraerasoa, 19 punturekin.
Gasteiztarrak Peters eta Costellorekin itzuli dira partidara, 41-46ko emaitzarekin atsedenaldian eta ondo lotuta zegoela zirudienean kontrola galdu izanaren sentsazioarekin.
Hala eta guztiz ere, bigarren zatian Valentzia askoz ere estuagoa aritu da.
Baskonia partidatik joan da, denboraldiaren iragan txarrak gogoratuz, baina iazko seriearen errebantxa kobratzeko azken bala bat geratzen zaiola jakinda.
Fitxa teknikoa
82.- Bitci Baskonia (21+20+18+23): Baldwin IV (12), Giedraitis (9), Fontecchio (14), Peters (18) eta Enoch (2) --hasierako bostekoa-- Granger (13), Costello (13), Raieste (-), Wetzell (1).
89.- Valentzia Basket (20+26+21+22): Dimitrijevic (5), Lopez-Arostegui (2), Puerto (-), Rivero (27) eta Tobey (-) --hasierako bostekoa-- Pradilla (7), Claver (-), Labeyrie (-), Dubljevic (6), Hanlan (13), Bresan eta Hermannsson (16).
Epaileak: Perez-Pizarro, Perea, Araña. Ezabatu gabe.