Baskonia
Euroliga
Baskonia-Unics Kazan partida, bertan behera Errusia eta Ukrainaren arteko gerrarengatik
EITB Media
Euroligak jakinarazi du, otsailaren 24an Buesa Arenan 20:30ean jokatzekoa zen 27. jardunaldiko bertan behera geratu dela.
-
Euroligako lehen itzuliko Unics-Baskonia partidako irudia. Argazkia: EITB Media
Euroligako Baskoniaren eta Unics Kazanen arteko neurketa bertan behera geratu da Errusiaren eta Ukrainaren arteko gerrarengatik. Hala jakinarazi du ostegun honetan Euroligak.
Euskal taldearen eta errusiarraren arteko 27. jardunaldiko norgehiagoka otsailaren 24rako zegoen aurreikusita, baina, azkenean ez da neurketa jokatuko Gasteizko Buesa Arena pabilioian.
Bayern Munich-CSKA Mosku eta Zenit San Petesburgo-Bartzelona partidak ere bertan behera geratu dira. Erabakia "prebentzio neurri" moduan hartu duela adierazi du Euroligak.
Ostiral honetan bilduko dira Euroligan parte hartzen duten 18 klubak batzar telematikoan, gatazkari buruz erabakiak hartzeko eta bertan behera geratu diren neurketen data berriak zehazteko.
Update on Regular Season Round 27 Games pic.twitter.com/SmD2W0Fcyt
— Turkish Airlines EuroLeague (@EuroLeague) February 24, 2022