Itxi

Baskonia

EUROLIGA

Goizean aurkeztu dute Spahija, gaurko Baskonia-Izar Gorria partidaren protagonista

EITB MEDIA

Kroaziarrak jokalari onak dituela esan du, baina "denbora behar duela". Entrenamendu bakarra egin eta talde gasteiztarra zuzenduko du gaur Euroligako partidan.

1:06
Neven Spahija

Neven Spahija entrenatzaile kroaziarra da Bitci Baskonia taldeko prestatzaile berria, denboraldiaren bukaerara arte, Dusko Ivanovicen ordez. Spahija 2008ko ACB Ligako txapeldun izan zen Gasteizko taldearekin.

Spahijak esperientzia gehiago duela baieztatu du, "entrenatzaile bezala askoz hobea naiz, baina horrek ez du ezer beratzen. Talentuzko jokalariak daude, baina denbora behar dut".

Entrenatzaile berria astelehen honetako iluntzean heldu zen Gasteizera eta gaur aurkeztu dute Buesa Arenan, 10:00etan, Bitci Baskoniak 20:30ean Buesa Arenan Izar Gorriaren aurka jokatuko duen partida zuzendu aurretik.

Modu honetan, Neven Spahija (1962) Gasteizera itzuliko da, eta taldearen ardura hartuko du denboraldia amaitu arte. Spahija 2007-2008ko deboraldian izan zen Baskonian, eta 72 partida ofizial zuzendu zituen. Kanpaina horretan, talde gasteiztarrak bere bigarren ACB Liga eta hirugarren Superkopa irabazi zituen; gainera, Euroligako Lauko Finalera eta Errege Kopako finalera iritsi zen.

Gaurko partidarako Alec Peters eta Sander Raieste baja izango dira eta aurrean Euroligako azken bi partidak irabazi dituen Izar Gorria izango dute. Partizaneko taldean Nikola Kalinic eta Nate Wolters dira izar nagusienak eta Dejan Radonjicek zuzentzen duen Izar Gorriak Stefan Markovic joko-antolatzailea fitxatu berri du.

Serbiarren eta euskaldunen artean parekotasuna izan da nagusi beti. Guztira hamabi partida jokatuko dituzte elkarren aurka eta seina irabazi dute talde bakoitzak, hiru etxean eta hiru kanpoan.

TALDEAK

Bitci Baskonia: Granger, Baldwin IV, Giedraitis, Fontecchio eta Enoch -hasierako ustezko bostekoa-; Peters, Barrera, Sedekerskis, Marinkovic, Costello, Nnoko eta Kurucs.

Izar Gorria: Wolters, Dobric, Davidovac, Kalinic eta Kuzmic -hasierako ustezko bostekoa-; Uskokovic, Mitrovic, Lazic, Hollins, Simonovic, Ivanovic eta Zirbes.

Epaileak: Boltauzer, Mogulkoc eta Balak.

Pabiloia: Buesa Arena.

Ordua: 20:30.

Zuzenean Radio Vitoria-n