Baskonia
Asteazkenean, CAI Zaragoza
Baskoniak 'ezin du huts egin', San Emeterioren ustez
Erredakzioa
Caja Laboralen helburua Real Madril edo Bartzelona harrapatzea dela adierazi du Caja Laboraleko jokalari kantabriarrak.
-
Fernando San Emeterioren artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Caja Laboralek CAI Zaragoza hartuko du etxean asteazken honetan 20:30etik aurrera. Hamahiru jardunaldi geratzen dira fase erregularra bukatzeko eta Fernando San Emeterio Baskoniako jokalaria baikor agertu da. Taldearen helburua Real Madril edo Bartzelona harrapatzea dela adierazi du.
Aste honetan bi partida jokatu beharko dituzte gasteiztarrek, astebarruan CAIren aurka eta igandean Lagun Aroren kontrako euskal derbia (Illumben). Kantabriarraren ustez Baskoniak "ezin du huts egin" eta taldeak aurretik aipatutako xedean jarri behar du arreta osoa.