Itxi

Baskonia

Buesa Arenan

Baskoniak ligako azken sailkatua gainditu du

Erredakzioa

Brad Olesonek partidako azken segundoan lortutako saskiraketak garaipena eman dio Ivanovicen taldeari. Teletovicen baja gehiegi nabaritu du Caja Laboralek.

  • Caja Laboral-Blancos de Rueda (67-65). Argazkia: EFE

    Caja Laboral-Blancos de Rueda (67-65). Argazkia: EFE

Fitxa teknikoa:

67. Caja Laboral (16+15+24+12): Prigioni (7), Ribas (11), N. Bjelica (9), Teletovic, Lampe (5) -hasierako bostekoa-, M. Bjelica (8), Oleson (15), Heurtel, San Emeterio (12).

65. Blancos de Rueda Valladolid (11+21+18+15): Uriz (7), Lopez (5), Martin (11), Robinson (6), Borchardt (13) -hasierako bostekoa-, Udrih (9), Toure (5), Sonseca (2), Garcia (7).

Brad Olesonek txirrinaren gainean lortutako saskiraketarekin garaipena lortu du Caja Laboralek Buesa Arenan (67-65). Valladolidek 65-65ekoa jarri du markagailuan Diego Garciak lortutako hiruko ikusgarriarekin, baina Olesonek ziztu bizian kantxa zeharkatu eta garaipenaren saskiraketa lortu du. Ivanovicen mutilek uste baino partida kaskarragoa jokatu dute sailkapeneko azkenengoaren aurka.

Mirza Teletovicek ezin izan du jokatu sabelean mina izan baitu eta Baskoniak Bosniako pibotaren ausentzia asko nabaritu du. Hala ere, Brad Oleson (15 puntu) izan da protagonista San Emeteriorekin (12 puntu) eta Pau Ribasekin (11 puntu) batera. Blancos de Rueda taldean Borchardt izan da onena 13 punturekin.