Baskonia
Jokalari berria
Baskoniak Alex Barrera fitxatu du, aldi baterako
A. B. E. | EITB Media
Eskolta postuan jokatzen duen 29 urteko kataluniarra Hereda San Pablo Burgos taldetik iritsi da. Raieste, Peters eta Giedraitisen lesioek eragin dute Arabako taldeak fitxaketa hau egitea.
-
Álex Barrera, baloiarekin, Burgosekin jokatutako partida baten. Argazkia: Baskonia
Baskoniak Alex Barrera fitxatu du, aldi baterako. Hala jakinarazi du klubak asteazken honetan. Sander Raieste, Rokas Giedraitis eta Alec Peters min hartuta daudelako egin du fitxaketa hau Arabako taldeak.
Barrerak 29 urte ditu, eskolta postuan jokatzen du, eta Hereda San Pablo Burgos taldetik iritsi da Baskoniara. Euroligan jokatzeko inskribatuta dago, eta taldearekin bidaiatuko du Atenasera, ostiralean Olympiacosen aurka jokatzeko.
Kataluniarrak bost urte eman zituen San Pablo Burgosen, eta ACB Ligako 207 partida jokatu ditu, batez beste 3 puntu erdietsita. Jaurtitzen dituen hirukoen ehuneko 33a baino gehiago saskiratzen ditu.