Itxi

Baskonia

Bi urterako

Baskoniak Steven Enoch pibota fitxatu du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Jokalaria Monbus Obradoiro taldean aritu da aurreko denboraldian eta bi urterako kontratua sinatu du talde gasteiztarrarekin.

  • Baskoniak Steven Enochen fitxaketa iragartzeko erabilirako irudia

    Baskoniak Steven Enochen fitxaketa iragartzeko erabilirako irudia. Iturria: @Baskonia.

Steven Enochek Baskoniaren barneko jokoa indartuko du, klubak berak ostegun honetan aditzera emandakoaren arabera. Enochek bi urterako kontratua sinatu du.

23 urteko pibot estatubatuarrak Armeniako pasaportea du eta Monbus Obradoiro taldetik dator. Galiziarrekin 36 partida jokatu zituen Endesa Ligan, eta batez beste 9,6 puntu, 4,3 errebote eta 10,4ko balorazioa izan zuen.

Enoch Conneticut Huskies eya Louisville unibertistateetan hazi zen eta, Baskoniako arduradunek azaldu dutenez, "fisikoki indartsua da eta datorren denboraldiari begira taldearen barne jokoa ixteko egokia da".

Enochek NBAko Udako Liga jokatu berri du Milwakee Bucks taldearekin baina ez du kontraturik lortu. Ondorioz, ACBra itzultzea erabaki du, gasteiztarrekin Euroligan jokatu ahal izateko.

Aurreko denboraldiarekin alderatuta, Baskoniak jokalari ezberdinak izango ditu barneko jokoan; Enochekin batera Matt Costello eta Landry Nnoko arituko baitura, Youssoupha Fall, Ilimane Diop eta Tonye Jekirren ordez.