Baskonia
Fitxaketa
Baskoniak Simone Fontecchio italiarra fitxatu du, hiru denboraldirako
L. E. A. | EITB MEDIA
Fontecchiok italiako selekzioarekin jokatzen du eta Bundesligako txapelduna izan da Alba Berlin taldearekin. Alemaniarrekin zuen kontratua eten egin du Gasteizera etortzeko.
-
Simone Fontecchio, Baskoniako jokalari berria. Argazkia: @Baskonia.
Simone Fontecchio italiarrak Baskonian jokatuko du datozen hiru denboraldietan. Fontecchio arabarrek egin duten hirugarren fitxaketa da, Matt Costellorenaren eta Vanja Marinkovicenaren ostean.
25 urteko jokalariak Italiako selekzioarekin jokatzen du eta Bundesliga irabazoi du Alba Berlin taldearekin. Alemaniarrekin kontratua indarrean zuen baina akordioa eten egin du Baskoniara etortzeko.
Fontecchio Tokioko Olinpiar Jokoetara joango da Euroligako jokalari onenetariko bat izan ostean. Bere errendimenduak hobera egin du hilabeteak igaro ahala.
Euroligan 29 partida jokatu ditu, batez beste 10,6 puntu, 3,4 errebote eta 23 minutu jokatuta. 10,1 eko balorazioa izan du. Alemaniako ligan datu oso antzerakoak ditu, partida bakoitzeko 12 puntu eginda.
Italiako selekzioa jokoetara sailkatzeko jokalari erabakigarria izan da. 19,7 puntu, 6,3 errebote eta 1,7 asistentzia egin ditu batez beste. Hirukoetan, % 54ko portzentajea du.
Hazten ari den hegalekoa da, moldakorra eta jokoaren esparru ezberdinetan ondo aritzen dena, errebotean bereziki.