Baskonia
Final-laurdenak
Valentzia-Baskonia, playoffak martxan
EITB Media
1.500 zale harmailetan izango dira La Fontetako lehen neurketan honetan. Partida Radio Vitoriak eskainiko du zuzen-zuzenean.
-
Valentzia vs Baskonia partidaren irudia. EFE
TD Systems Baskoniak eta Valentzia Basketek Endesa Ligako final-laurdenetan neurtuko dituzte indarrak. Lehen partida gaur jokatuko da arratsaldeko 19:45ean La Fontetako pabiloian eta harmailetan 1.500 zale egongo dira etxeko taldea animatzeko.
Baskonia bosgarrena geratu da Liga Endesako sailkapenean Valentziak Urbas Fuenlabradari azken neurketan irabazi ondoren. Valentziarrek "average"a alde, beraz, aurretik kokatu eta kantxa alde izango du Jaume Ponsarnauren taldeak.
Hiru partidetara jokatuko da kanporaketa, beraz, ezin da hutsik egin eta lehen neurketa irabaztea oso garrantzitsua da.
Dusko Ivanovicek hainbat zalantza ditu, Achille Polonara, esaterako, bihurdura du orkatilan baina jokatuko duela dirudi eta Alec Petersen parte-hartzea ere kolokan dago. Prest izango direnak azken bi fitxaketak dira, Frantz Massenat eta Valentziako jokalari ohia, Quino Colom.
Etxeko taldean ez dago bajarik eta denboraldiko oso momentu onean heltzen dira, gainera Bojan Dubljevic, Louis Labeyrie eta Nikola Kalinic sasoian daude.
FITXA TEKNIKOA
VALENCIA BASKET: Van Rossom, Sastre, Kalinic, Williams eta Dubljevic -hasierako bostekoa-; Vives, Labeyrie, San Emeterio, Prepelic, Tobey, Marinkovic, Hermannsson eta Pradilla.
TD SYSTEMS BASKONIA: Henry, Massenat, Giedraitis, Sedekerskis eta Jekiri -hasierako bostekoa-; Diop, Peters, Dragic, Raieste, Colom, Fall, Kurucs eta Polonara.
Epailea: Hierrezuelo, Oyón, García González.
Pabiloia: La Fonteta.