Baskonia
Endesa Liga
Caja Laboral-Fuenlabrada (61-51): Baskonia, nagusi partida kaskarrean
Erredakzioa
Akatsez betetako neurketa jokatu dute bi taldeek Iradier Arenan, baina Olesonek eta Milko Bjelicak Arabako taldea erderki gidatu dute erasoan garaipena lortzeko.
-
Caja Laboral-Fuenlabrada (61-51). Argazkia: EFE
Baskoniak Fuenlabrada 61-51 gainditu du Iradier Arenan. Ivanovicen mutilek partida kaskarra jokatu dute, baina Madrileko taldeak ere ez du erasoan asmatu. Hala ere, Olesonek eta Milko Bjelicak partida irabazteko lan bikaina egin dute atsedenaldiaren ostean.
Lehenengo laurdenean bi taldeek akats ugari egin dituzte erasoan eta saskiraketa gutxi izan dira Iradier Arenan. Porfi Fisacen mutilek erasoan Baskoniak baino gehiago asmatu dute eta aurreneko laurdena 10-14ko emaitzarekin bukatu da.
Bigarren laurdenean Cortaberriaren puntuei esker eta Senek taula azpian egindako lanari esker markagailuan goitik mantendu da Fuenlabrada (14-18). Hala ere, Arabako taldeak markagailua irauli egin du Olesonen saskiraketei esker (27-23). Atsedenaldian, Baskonia nagusi izan da markagailuan 28-25.
Atsedenaldiaren ostean Ivanovicen mutilek erasoan gehiago sakatu dute eta Brad Olesonek ederki gidatu du taldea. Nemanja Bjelicak 40-28koa jarri du markagailuan, baina Senek Fuenlabradarentzat puntuak lortzen jarraitu du. Hirugarren laurdena 44-36koarekin bukatu da.
Azknengo laurdenean Caja Laboraleko jokalariek duten kalitatea kantxaratu dute eta Milko Bjelicak eta Brad Olesonek norgehiagoka erabakita utzi dute. Madrileko taldeak ezin izan du erantzun erasoan Leo Mainoldi lesionatu egin baita gainera, eta garaipena Gasteizeko taldeak lortu du (61-51).
Fitxa teknikoa:
61 - Caja Laboral (10+18+16+17): Prigioni (2), Oleson (18), N. Bjelica (2), Teletovic (11), Golubovic -hasierako bostekoa-, M. Bjelica (15), Heurtel (11), San Emeterio (2).
51 - Fuenlabrada (14+11+11+15): Colom, Laviña, Penney (10), Barton, Sene (18)-hasierako bostekoa-, Mainoldi (2), Vega (4), Laso (3), Cortaberria (8), Sanchez (3), Muñoz (3).