Itxi

Baskonia

Endesa Liga

Murtzia-Caja Laboral (67-75): Garaipena markagailuari buelta emanda

ERREDAKZIOA

Lehenengo zatian desagertuta egon ostean, Caja Laboralek Murtzia menderatu du atsedenalditik bueltan Prigioni paregabe bati esker (27 puntu).

  • Caja Laboral Endesa Ligan. Argazkia: EFE.

    Caja Laboral Endesa Ligan. Argazkia: EFE.

Prigioni eta Oleson ederki aritu ziren Murtzian eta Dusko Ivanovicen taldeari garaipena erdiestea ahalbidetu zion. Franch eta Jordi Grimau izan ziren etxeko taldean hoberenak 15 punturekin.

Lehen bi minutuetan Caja Laboral nagusi izan bazen ere, hortik aurrera Murtziak hartu zuen aginte makila eta aurretik kokatu zen markagailuan. Franch joko antolatzailea izan zen arrazoietako bat. Emaitzak neurketan gertatu zena islatzen zuen, atsedenaldira 11 puntuko aldearekin ailegatu ziren (42-31).

Talde arabarrak ez zuen San Emeteriorekin jokatzerik izan, aurrenekoz lau urtetan, min zuelako ezker bikian, eta bere falta sumatu zen jokoan.

Atsedenalditik bueltan laurden bikaina egin zuen Dusko Ivanovicen taldeak, izan ere, Murtzia lokartuta agertu zen eta gasteiztarrak bi puntuko aldera izatera heldu ziren. Hirugarren laurdeneko azken segunduan Bjelicakek sartutako hiruko bati esker, lehenengo zatiaz geroztik aurretik jarri ziren markagailuan.

Prigioni izan zen, Olesonen laguntza finari esker, taldea garaipenaren bidean jarri zuena. Honekin denboraldiko zortzigarren partida irabazi du Dusko Ivanovicen taldeak (67-75).

Neurketako fitxa
67. UCAM Club Baloncesto Murcia (23+19+11+14):
Franch (15), Grimau (15), Barlow (6), Sekulic (11) eta Augustine (14) -hasierako bostekoa-, Sergio Pérez (-), Miso (-), Rejón (2) eta Waslh (4).
75. Caja Laboral Vitoria (19+12+23+21): Prigioni (27), Ribas (6), Bjelica (6), Teletovic (9) y Dorsey (4) -hasierako bostekoa-, Golubovic (7), Heurtel (-) eta Oleson (16).
Epaileak: Xavier Amorós, Carlos Cortés, Fernando Calatrava.