Baskonia
NBAtik dator
Caja Laboralek Goran Dragic fitxatu du
Erredakzioa
NBAtik datorren esloveniarra Baskoniako jokalaria izan zen orain urte batzuk, baina ez zuen talde gasteiztarrarekin debutik egin.
-
Goran Dragic Esloveniako selekzioarekin jokatzen. Argazkia: EFE
Caja Laboral Baskoniak NBAko jokalaria den Goran Dragic fitxatu du liga amerilarreko arazoak konpondu arte. Orain dela bost urte Dragic fitxatu zuen Baskoniak, baina ez zuen talde arabarrarekin debutik egin.
2006-2007 denboraldian fitxatu zuen Baskoniak eta utzita joan zen Murtziara. Hurrengo denboraldian Union Olimpijara joan zen utzita. 2088an NBAko 'draft'era aurkeztu zen eta Phoenix Sunsek fitxatu zuen. Geroago Houston Rocketsek erosi zuen eta talde honekin 27 partida jokatu ditu norgehiagokako 7,5 puntu eta 2,5 asistentzia emanda.