Replace this text with the error page you would like to serve to clients if your origin is offline.
Itxi

Baskonia

EUROLIGA

Baskoniak Valentzia garaitu du, bigarren zatian ernatu ondoren (71-70)

AGENTZIAK | EITB Media

Gasteiztarrek bigarren zati ona jokatu dute eta markagailuari buelta ematea lortu dute; Polonararen tripleak garaipena eman die.

  • Bojan Dubljevic eta Alec Peters borrokan

    Bojan Dubljevic eta Alec Peters borrokan. Argazkia: EFE

TD Systems Baskoniak garaipen estua lortu du Valentzia Basketen kontra (71-70), jokatu duen bigarren zati bikainari esker eta Polonararen azken tripleari esker, Euroligako 17. jardunaldian.

Lehenengo laurdena valentziarrena izan da zalantzarik gabe (17-30). Bigarrenaren momentu batean oraindik gehiago aldendu dira (23-40), baina azkenean etxekoek lehenengo zatia 39-47 emaitzarekin itxi dute.

Bueltan Baskonia esnatu da, baina abileziarik gabe jarraitu du eta Nikola Kalinicek 15 puntuko distantzia jarri du berriro Valentziaren alde. Gasteiztarrek lanari ekin diote eta Henryren jokoarekin batez ere, 55-58 jarri dira.

Azken laurdenean, Alec Peters eta Rokas Giedraitisen tripleekin Baskoniak buelta eman dio norgehiagokari (64-60). Azken hiru minutuetan, bi taldeek izan dituzte aukerak eta Polonararen triple batek erabaki du partida (71-68). Martin Hermannssonek azken segunduetan jaurti eta 71-70 amaitu da.

Fitxa teknikoa:

71 - TD Systems Baskonia (17+22+16+16): Vildoza (11), Kurucs (-), Giedraitis (14), Sedekerskis (4) eta Jekiri (2) -hasierako bostekoa-, Henry (9), Peters (11), Fall (2) eta Polonara (18).

70 - Valencia Basket (30+17+11+12): Van Rossom (5), Prepelic (10), San Emeterio (11), Williams (9) eta Dubljevic (5) -hasierako bostekoa- Tobey (3), Kalinic (16), Labeyrie (2) eta Hermannsson (9).