Itxi

Baskonia

Euroliga

Baskoniak Asvel, azken sailkatua, hartuko du gaur Buesa Arenan

Agencias | Redacción

Talde gasteiztarrak aukera ona du garaipena eskuratzeko Euroligan. Partida Radio Vitorian eskainiko da zuzenean (20:30).

  • Polonara, Baskoniako jokalaria

    Polonara, Baskoniako jokalaria. Argazkia: EFE

TD Systems Baskoniak Euroligarekin du hitzordua gaur. Gasteiztarrek Asvel Villerbaune (20.30) hartuko dute Buesa Arenan eta Radio Vitoriak zuzen-zuzenen eskainiko du partida.

Dusko Ivanovicen taldeak azken partida Bartzelonaren kontra azken segundoetan galdu eta gero sailkapenean bi garaipenekin eta bi porrotekin daude, beraz, aukera paregabea sailkapeneko putzuan dagoen Asvelen aurka garaipena erdiesteko. Baskoniak jokatu gabe ditu bi partida Zenit eta Alba Berlinen kontra eta Villerbaunek ere hiru neurketa falta zaizkie koronabirusaren ondorioz.

Tonye Jekiri nigeriarrak bere talde ohiaren kontra arituko da gaur, beraz, partida berezia berarentzat; nabarmentzekoa da ere Achille Polonara. Italiarra sasoiko dago eta oso jokalari garrantzitsua da egun Ivanovicentzat.

FITXA TEKNIKOA

TD SYSTEMS BASKONIA: Vildoza, Dragic, Giedraitis, Polonara eta Jekiri --ustezko hasierako bostekoa--; Peters, Henry, Diop, Fall, Sedekerskis, Raieste eta Kurucs.

ASVEL VILLERBAUNE: Strazel, Lighty, Kahudi, Noua eta Fall --ustezko hasierako bostekoa--; Lacombe, Ndjock, Hayes, Yabusele, Houinsou eta Bako.

Epaileak: Lottermoser, Gkontas eta Majkic.

Pbiloia: Buesa Arena.

Ordua: 20.30