Baskonia
Asteazkenean 19:00etan
Fenerbahce, Caja Laboralen lehen aurkaria aurtengo Euroligan
Erredakzioa
Joey Dorseyk mina dauka ezker eskuko hatz lodian eta baja izango da. Lauko Finalerako sailkatzea da Baskoniaren helburua.
-
Reggie Williams, Caja Laboraleko jokalaria. Argazkia: EFE
Caja Laboralek Istanbuleko Fenerbahce izango du aurkari asteazkeneko Euroligako partidan. Fase erregularreko lehen partida izango da Baskoniarentzat 2011-2012 denboraldian.
Erronkatzat Lauko Finalerako sailkatzea dute. Azken lau urteetan ez du azken faserako txartela lortu eta aurten hori izango dute helburu baskoniarrek.
Asteazkeneko neurketarako baja bakarra dauka Dusko Ivanovic teknikariak: Joey Dorsey. Pibotak mina dauka ezker eskuko hatz lodian eta Seraphin izango da taldeko pibot nagusia, Milko Bjelica eta Mirza Teletovic jokalarien laguntzarekin.