Baskonia
Tenerifen
Baskonia-Bartzelona partidak abiatuko du Superkopa Endesa, irailaren 12an
Agentziak | Erredakzioa
Lehen finalderdia 18:30ean jokatuko da. Bigarrena, Ibersotar Tenerife-Real Madril, 21:30ean hasiko da.
-
Superkopako bi finalerdiak. Ituria: @ACB.
TD Systems Baskoniak eta Bartzelonak jokatuko duten finalerdiak abiatuko du Superkopa Endesako lehia, irailaren 12an 18:30etatik aurrera, La Lagunako Santiago Martin de San Cristobal kiroldegian, Tenerifen. Lehen finalerdi horrek Endesa Ligako finaleko protagonista berak izango ditu.
ACBk aditzera emandakoaren arabera, gasteiztarrek eta bartzelonarren arteko finalerdiaren ostean, 21:30ean, bigarren finalerdiaren txanda izango da, Iberostar Tenerifek eta Real Madrilek jokatuko dutenarena, hain zuzen.
Irabazleek finala jokatuko dute irailaren 13an, 18:30etatik aurrera.
¿¿ ¡Ya tenemos horario para la ¿¿¿¿¿¿¿¿¿ de la #SupercopaEndesa ¿!
— Saski Baskonia (@Baskonia) August 14, 2020
18.30 horas (hora peninsular) ¿ TD Systems @Baskonia - @FCBbasket#GoazenBaskonia pic.twitter.com/z7Z2W2duyW