Baskonia
Lehen titulua
Baskonia-Barça eta Real Madril-Iberostar, 2020ko Superkopan
eitb.eus
Tenerifen jokatuko da txapelketa irailaren 12an eta 13an.
-
Argazkia: acb.com
TD Systems Baskoniak Bartzelonaren kontra neurtuko ditu indarrak 2020ko Superkopako finalerdietan eta beste partida Real Madrilek eta Iberostar Tenerifek jokatuko dute irailaren 12an eta 13an jokatuko den lehiaketan.
Saskibaloiko denboraldia inauguratzen duen txapelketa da Superkopa eta gaur egin da zozketa Tenerifeko Cabildoko egoitzan. Bertan ACBko presidentea de Antonio Martin izan da.
Zozketan Baskonia eta Real Madril multzo buruak izan dira, gasteiztarrak Endesa Ligako txapeldun izan zirelako eta madrildarrek Kopako irabazi zutelako; Bartzelonak ligan bigarren geratu zelako parte hartzen du eta Tenerife anfitrioi moduan.