Baskonia
Hiru urte gehiago
Diopek 2023ra arte luzatu du kontratua
eitb.eus
Senegaleko pibotak bere hamargarren urtea emango du Baskonian.
-
Diop, Euroligako partidan
Ilimane Diopek eta Saski Baskoniak akordio sinatu dute Senegaleko jokalaria Gasteizen hiru urte gehiago jarraitzeko, hots, 2023ra arte.
2020-21. denboraldia, beraz, hamargarrena izango da Gasteizen eta egun oso jokalari garrantzitsua bilakatu da klubeko filosofia eta izaera bere pertsonan eta jokoan erakutsiz.
2010ean heldu zenetik 391 partida ofizial jokatu ditu eta neurketa gehien jokatu dituzten jokalarien artean dago Sergi Vidal, Pablo Prigioni, Luis Scola eta Tiago Splitterren atzetik.
Aurtengoa bere zazpigarren urtea izan da lehen taldean eta asko lagundu du bere taldea Endesa Liga irabazteko. Hurrengo urtean Dusko Ivanovicen aginduetara izango da Baskoniaren proiektuari jarraipena emateko.