Baskonia
Euroliga
Sasoian dagoen Baskoniak Maccabiri egingo dio bisita gaur, Tel Aviven
eitb.eus
Dusko Ivanovicek taldeak bost partida irabazi ditu jarraian, horietako hiru Europan. Neurketa Radio Vitorian jarraitu ahal izango da iluntzeko 20:05ean.
-
Baskonia - Maccabi partidaren irudia
Kirolbet Baskoniak Maccabi Tel Aviven aurka jokatuko du gaur Euroligako 29. jardunaldian. Gasteiztarren erronka TOP8an sartzea da oraindik eta azken partidetan lortutako emaitza onei esker ametsa bizirik jarraitzen du.
Dusko Ivanovicek taldea sasoian dago, bost partida irabazi ditu jarraian eta horietako hiru Europan izan dira Izar Gorria, Alba Berlin eta Bayern Munich taldeen kontra.
12 partida irabazi eta 16 galdu ditu Baskoniak eta egun TOP8a garaipen bakarrera dute. Maccabik, ordea, 19 irabazi eta 9 galdu ditu, eta playoffetarako sailkatuta dago jada.
Beste alde batetik, Ivanovicek gizonek joanekoan Buesa Arenan jasotako jipoia (83-113) ez dute ahaztu eta errebantxa nahi dute.
FITXA TEKNIKOA
MACCABI TEL AVIVI: Wilbekin, Bryant, Zoosman, Acy eta Hunter --hasierako ustezko bostekoa-; Reynolds, Caloiaro, Avdija, Jackson, Stoudemire, Dorsey eta J. Cohen.
KIROLBET BASKONIA: Christon, Janning, Shields, Shengelia eta Eric --hasierako ustezko bostekoa--; Henry, Fall, Diop, Polonara, Dragic, García eta González.
Epaileak: Lottermoser, Mogulkoc eta Nedovic.
Pabiloia: Menora Mivtachim Arena.
Ordua: 20.05