Itxi

Baskonia

22. JARDUNALDIA

Shengeliak Kirolbet Baskonia erreskatatu du bi luzapen eta gero (92-98)

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Georgiako hegal-pibota (32 puntu, hamahiru errebote, bost asistentzia eta 44 puntuko balorazioa) funtsezkoa izan da bere taldearen garaipenerako.

  • Shengelia saskiratze bat lortzeko ahaleginean.

    Shengelia saskiratze bat lortzeko ahaleginean. Argazkia: EFE

Tornike Shengeliak Kirolbet Baskonia erreskatatu du Fuenlabradan, ia galduta zeukan partidatik, eta, azkenerako, garaipenera gidatu ditu arabarrak Montakiten aurka, bi luzapenen ondoren.

Madrildarrak, hamabost puntugatik nagusituz joan ondoren, itzali egin dira erasoan jarraian lortutako bigarren garaipenarekin amets egiten ari zirela, eta urrezko aukera bati ihes egiten utzi diote taularen azpialdean arnasa hartzeko (92-98).

Georgiako hegal-pibota, 32 puntu, hamahiru errebote, bost asistentzia eta 44 puntuko balorazioarekin, funtsezkoa izan da neurketako markagailua iraultzeko, aurrerapausoak eman dituela baieztatu duen arerioaren aurka.

Montakitek estu hartu du Dusko Ivanovicen taldea, eta arauzko denboran eta lehen luzapenean neurketa bereganatzeko azken jabetzak izan ditu; alabaina, une garrantzitsuetan huts egin du.

Horrenbestez, arabarrek hamargarren garaipena lortu dute Endesa Ligan, joan den ostegunean Euroligan Izar Gorriaren aurka lortutakoaren ostean (71-56)

Fitxa teknikoa:

92 - Montakit Fuenlabrada (22+23+27+12+8): Bellas (3), Anderson (22), Brown (2), Gillet (7) eta Ehigitor (2) –hasierako bostekoa– Bobrov (8), Richotti (5), Randle (7), García (14), Eyenga (11), Urtasun (4) eta Mockevicius (7).

98 - Kirolbet Baskonia (26+16+18+24+14): Christon (7), Janning (19), Shields (8), Shenghelia (32) eta Eric (11) –hasierako bostekoa–, González (-), Henry (8), Diop (7), Fall (3); Dragic (3) eta Polonara (-).

Epaileak: Carlos Peruga, Sergio Manuel eta Yasmina Alcaraz. Gillet eta Mockevicius kaleratu dituz, 5 falta egiteagatik.