Itxi

Baskonia

Ofiziala

Stauskas, Baskoniatik kanpo

eitb.eus

Hegalekoak ez du maila eman eta bi aldeak akordiora heldu dira kontratua bertan behera uzteko.

  • Stauskas, Baskoniatik kanpo

    Stauskas, Baskoniatik kanpo

Kirolbet Baskoniak iragarri duen bezala Nik Stauskas jokalariak ez du klubean jarraituko.

Hegalekoak NBAtik heldu zen eta lau hilabete eman dit Gasteizen, baina ez du espero zen maila eman eta ondorioz Josean Kerejetaren klubak kontratua bertan behehera uztea erabaki du.

Guztira 40 partida jokatu ditu Baskoniaren elastikoarekin, Endesa Ligan batez beste zazpi puntu erdietsi ditu eta Euroligan bederatzi.

Klubak eskerrak eman dizkio egindako lanagatik, 'talde gasteiztarrean egon de lau hilabeteetan erakutsitako profesionaltasuna eskertu nahi diegu'.