Itxi

Baskonia

Endesa Liga

Shengelia, otsaileko jokalari baliotsuena

Erredakzioa

Kirolbet Baskoniako jokalaria da hilabete honetako 'MVP'a, batezbesteko 29 puntuko balorazioarekin.

  • Tornike Shengelia. Argazkia: EiTB

    Tornike Shengelia, Baskoniako jokalaria. Argazkia: EiTB

Tornike Shengelia Kirolbet Baskoniako jokalaria da Endesa Ligako otsaileko jokalari baloitsuena (MVP). Guztira, 29 puntuko balorazioa izan du, batez beste 17 puntu sartu, 7 errebote hartu, 4 baloi berreskuratu, 3,5 asistentzia eman eta 6 falta jaso baititu. Arabako taldeko kapitainak Unicajako Jaime Fernandez (26,5) eta BAXI Manresako David Kravish (22) gainditu ditu.

Asteburu honetan Errege Kopa jokatuko da Malagan, eta hurrengoan, FIBA leihoak direla eta, selekzioen partidak jokatuko dira. Ondorioz, 22. jardunaldia otsailaren 29a eta martxoaren 1a artean jokatuko da, eta martxoan jokatutakotzat hartuko da, araudiak hala jasotzen baitu.

2018ko urrian jaso zuen Shengeliak azkenengoz 'MVP' saria. Denboraldi hartan, zortzigarren jardunaldiko jokalari onenaren saria eskuratu zuen.