Itxi

Baskonia

Euroliga

Baskoniak Asvel gainditu du Buesa Arenan

Gasteiztarrek 79-65 menderatu dute Frantziako taldea Euroligako ligan lau partida jarraian galdu eta gero.

  • Shavon Shieldsek 12 puntu lortu zituen

    Shavon Shieldsek 12 puntu lortu zituen. EFE

Kirolbet Baskoniak agur esan zion bolada txarrari Buesa Arenako pabiloian Villeurbanneko LDLC Asvel taldeari irabazita Euroligako 24. jardunaldian.

Gasteiztarrek 79-65 menderatu zituzten frantziarrak Euroligan lau partida jarraian galdu eta gero. Tornike Shengelia 15 punturekin izan zen saskiratzailerik onena etxekoen artean.

Orain, 9 garaipen eta 15 porrot ditu Baskoniak, TOP8an sartzeko aukerak dituzte hurrengo partidetan maila eman badute.

FITXA TEKNIKOA

KIROLBET BASKONIA: Christon (11), Janning (10), Shields (12), Shengelia (15) eta Eric (8) --hasierako bostekoa--; Stauskas (2), Garcia (-), Fall (4), Diop (5), Polonara (-) eta Dragic (12).

ASVEL VILLEURBANNE: Maledon (9), Lomazs (6), Galliou (-), Payne (16) eta Jekiri (6) --hasierako bostekoa--; Bako (5), Taylor (2), Jean-Charles (6), Diot (3), Lighty (6) eta Strazel (6).

Partzialak 20-13, 19-24, 23-14 eta 17-14.