Itxi

Baskonia

Euroliga

Baskoniak, Olynpiakosen etxean galdu (80-70)

Agentziak | Erredakzioa

Partidako momentu erabakigarrietan gasteiztarrak ez ziren fin ibili eta neurketak ihes egin zuen.

  • Polonara, Baskoniako jokalaria

    Polonara, Baskoniako jokalaria. EFE

Kirolbet Baskoniak ezin izan zuen garaipena eskuratu Olynpiakosen kontra (80-70) Euroligako 22. jardunaldian. Gasteiztarrek aukera paregabea izan zuten Atenaseko El Pireon irabazteko, baina taldeak ez zuen maila eman partidan markagailua iraultzeko momentuetan.

Etxeko taldearen aldeko aldeak txikiak izan ziren beti, baina beti izan ziren aurretik Olynpiasekoak hiru jokalariei esker: Augustine Rubit, 23ko balorazioarekin onena izan zen, Octavius Ellisek, 20 puntu egin zituen eta jokoaren orkestra zuzentzen, urtero legez, Vasilis Spanoulis handia.

Baskonian Toko Shengelia, lehan zatian, Nik Stauskas, bigarrenean, izan ziren nabarmentzeko bi jokalariak (14 puntu bakoitzak); Christonen debuta izan zen. Hurrengo astean jardunaldi bikoitza izango da Euroligan.

Fitxa teknikoa

80 - Olynpiakos (25+18+16+21): Spanoulis (16), Baldwin (2), Papanikolau (5), Rabit (19) eta Milutinov (10) -hasierako bostekoa-, Rochestie (2), Charalampopoulos (3), Paul (3), Koniaris (-), Vezenkov (9) eta Ellis (11).

70 - Kirolbet Baskonia (24+13+14+19): Sergi García (5), Stauskas (14), Shields (14), Shengelia (14) eta Eric (5) -hasierako bostekoa-, Christon (3), Janning (5), Diop (-), Fall (2) eta Polonara (8).