Itxi

Baskonia

EUROLIGA

Baskoniak hitzordu bikoitza du Errusian

EITB.EUS

Ivanovicen jokalariak Zenit de San Petersburgoren kontra neurtuko dira bihar eta CSK Moscuren kontra ostiralean. Bi partidak 18:00etan jokatuko dira.

0:25
Dusko Ivanovic

Urteko Euroligako lehenengo aste bikoitza martxan dago eta Kirolbet Baskoniak Errusiaraino bidaiatuko du. Hemeretzigarren jardunaldia bihar jokatuko du, Zenit de San Petersburgoren aurka, eta hogeigarrena CSK de Moscuren kontra, ostiralean. Biak 18:00etan jokatuko dira.

Zenit de San Petersburgoren denboraldia ez da ona izaten ari. Khimkiri azken norgehiagokan irabazi zion arren, Joan Plazaren jokalariak taularen azkenekoak dira. Gustavo Ayón mexikarra taldearen buru da, batez besteko 12.8 puntu eta 14.5 puntuko balorazioarekin.

CSK de Moscuk, aldiz, azken bost partidatan lau garaipen lortu ditu (Panathinaikosen kontra galdu zuen) eta bosgarren postuan kokatzen da sailkapenean.

Baskonia Endesa Ligan Herbalife Gran Canaria menderatzetik dator eta beste garaipen bat lortu nahi du, taulan posizioak igotzeko. Gorri-urdinek Zeniti irabazi zioten lehenengo itzulian Buesa Arenan. Toko Shengelia, kapitain gasteiztarra, gehien gailendu zen jokalaria izan zen, 20 punturekin, 7 errebote, 2 asistentzia eta 24 puntuko balorazioarekin.