Baskonia
Endesa Liga
Zaplastekoa eta agur Kopari (79-80)
Agentziak | Erredakzioa
Arabarrek puntu bakar batengatik galdu dute Buesa Arenan Manresaren aurka jokatutako liga partida eta ezinezkoa dute jada Koparako sailkapena lortzea.
Kirolbet Baskoniak agur esan die Koparako sailkatzeko zituen aukerei, Buesa Arenan Baxi Manresarekin 79 eta 80 galdu ostean. Endesa Ligako 16. jardunaldiko partida azken segundoetan erabaki da.
Arabarrek ondo hasi dute neurketa, baina Manresako jokalariek ederto aprobetxatu dituzte izandako bigarren aukerak eta jokoaren iniziatiba hartu dute David Kravishen bitartez. Lehen zatia 19 eta 22 amaitu da.
Bigarren laurdenean, gasteiztarrek erreakzionatu egin dute eta 8 eta 2ko partzialarekin 32na jarri dute partida. Shavon Shields eta Pierrià henry izan dira talde arabarraren pisua euren gain hartu dutenak. Horrela, atsedenaldira 39nako emaitzarekin iritsi dira.
Hirugarren laurdena hotz hasi dute Dusko Ivanovicen jokalariek, eta norgehiagokak lehen zatiko ildoari jarraitu dio: Manresak oso argi izan ditu ideiak denbora guztian, eta arabarrek ez dute erritmo egokia aurkitu. Hirugarren laurdena 56 eta 58 amaitu da.
Azken laurdenean, eta 65nakoaren ondoren, kanpotarrak 74 eta 77 jarri dira aurretik azken segundoetan. Manresaren aldeko jaurtiketa libreek aukerarik gabe utzi dituzte arabarrak eta partida 79 eta 80 bukatu da.
Fitxa teknikoa
79 - Kirolbet Baskonia (19+20+17+23): Henry (7), Janning (13), Shields (14), Shengelia (8) eta Eric (13) -hasierako boskotea-, Diop (2), Sergi García (2), Fall (4), Stauskas (14) eta Polonara (2).
80 - Baxi Manresa (22+17+19+22): Cvetkovic (16), Toolson (13), Vaulet (12), Báez (5) eta Kravish (16) -hasierako boskotea-, Jou (-), Nelson (4), Magarity (2), Tomás (3) eta Mitrovic (9).