Itxi

Baskonia

Euroliga

Baskoniak jipoia hartu du Anadolu Efesen aurka (77-102)

Agentziak | Erredakzioa

Turkiarrak arabarrak baino askoz gehiago izan dira. Lehem laurdenean 10 puntutik galtzen izan dira, eta atsedenaldian, 20 puntu atzetik.

  • Tornike Shengelia, partidako jokaldi batean

    Tornike Shengelia, partidako jokaldi batean. Argazkia: Efe.

Anadolu Efesek argi utzi du Buesa Arenan zergatik den aurtengo Euroligako liderra, eta, ondorioz, talde indartsuena. Turkiarrak 77 eta 102 gailendu zaizkio Baskoniari txapelketako 12. jardunaldian, eta jaun eta jabe izan dira neurketa osoan.

Gasteiztarrek hirugarren partida jarraian galdu dute astebetean, eta nabarmen galdu gainera, turkiarren kanpoko jaurtiketak gelditu ezinda. Shane Larkin Baskoniako jokalari ohia izan da partidako jokalaririk onena; 37 puntuko balorazioarekin amaitu du eta zortzi asistentzia eman dizkie taldekideei.

Partida  ondo hasi dute bi taldeek, puntuak bata bestearen atzetik sartuz. Ilimane Diop kantxara atera denean, Baskoniari beste bultzada bat eman dio, baina arabarrak ez dira defentsan batere ondo aritu eta lehen laurdenaren amaieran Anadolu 16 eta 26 izan da aurretik.

Shane Larkinen gidaritzapean, turkiarrek min handia egin diote Perasovicen taldeari. Jaurti duten ia guztia sartu dute, eta, ondorioz, atsedenaldia 20 puntu goitik izan dira (35-55).

Atsedenaldiaren ostean, Vasilije Micic eta Shane Larkin erreferentzia izaten jarraitu dute Anadolu Efesen, eta Baskoniak, aldiz, asko sufritu du saskiratze bakoitza lortzeko. Momentu horretan, Nik Stauskasen hirukoek bakarrik mantendu dute taldea bizirik.

Gauzak horrela, bigarren zatian oso eroso aritu dira kanpotarrak; hirugarren laurdena 53-76 amaitu dute, 23 puntu goitik, eta azkenean 77 eta 102 gailendu dira, merezimendu osoz.

 

Fitxa teknikoa

77 - Kirolbet Baskonia (16+19+18+24): Henry (-), Stauskas (16), González (-), Shengelia (20) eta Fall (4) -hasierako boskotea-, Vildoza (5), Janning (-), Diop (8), Lautaro López (-), Shields (16), Polonara (-) eta Eric (8).

102 - Anadolu Efes (26+29+21+26): Micic (13), Beaubois (12), Simon (-), Singleton (13) eta Pleiss (6) -hasierako boskotea- Larkin (24), Balbay (-), Sanli (18), Tuncer (-), Anderson (6) eta Peters (10).