Baskonia
Erizaindegia, beteta
Baskonia, lesio larrien oztopoarekin denboraldi hasieratik
Eredakzioa
Klubak jakinarazi duenez, Vildozak lesioa du sorbaldan eta zalantza da ostiraleko Efesen aurkako partidarako. Taldeak Granger eta Garino epe luzerako lesionatuta ditu.
-
Patricio Garino lesionatu zen momentuko irudia. Argazkia: EiTB
Kirolbet Baskonia denboraldi hasiera gogorra izaten ari da lesioen eraginez. Sasoia hasi berritan Jayson Grangerrek lesio larria izan zuen, geroago Patricio Garino ere epe luzerako lesionatu zelarik.
Orain, arazo fisikoekin dabilena Luca Vildoza da, sorbaldako lesioa baitu, eta zalantza da ostiraleko Efesen aurkako Euroligako neurketarako, baita igandeko Endesa Ligako norghiagokarako. Hala ere, joko-antolatzaile argentinarraren lesioa ez da epe luzerakoa izango.
Lehenengo albiste txarra Jayson Grangrerren lesioarena izan zen, Endesa Ligako lehen partidan, irailaren 28an. Uruguaiko jokalariak Aquilesen tendoia hautsi zuen, eta sei hilabate baino gehiago beharko ditu jokatzen hasteko.
Ondoren, azaroaren 22an Baskoniak Zeniten aurka jokatutako Euroligako partidan, Patricio Garinok belauneko lotailu gurutzatua apurtu zuen, eta honen sendatze-epea ere sei hilabete ingurukoa izango da.
Zalantzarik gabe, Grangerren eta Garinoren lesio larriek hankaz gora jarri dute Arabako taldeak denboraldi honetarako prestatuta zuen kirol-plangintza, eta behintzat bi jokalari hauetako bat ordezkatzeko norbait fitxatu beharko du.