Bilbao Basket
Euroliga
'B' erako lizentzia Bilbao Basketentzat eta 'A' erakoa Baskoniarentzat
Erredakzioa
Euroligako datorren edizioan parte hartuko duten 21 talde erabakita daude. Guztira 24 talde ariko dira txapelketa honetan.
Datorren denboraldiko Euroligak baditu jada txapelketan parte hartuko duten 21 talderen izenak. Guztira 24 taldek parte hartuko dute eta horietatik bost ACB Ligako taldeak dira: Caja Laboral Baskonia, Real Madrid, Regal Barcelona, Unicaja eta Bizkaia Bilbao Basket.
Txapelketa honetan parte hartzeko txartela eskuratuta dute 13 nazio ezberdinetako 21 taldek. A, B eta C erako lizentziak lortu dituzte aipatu taldeek. A erako lizentzia txapelketa europearretan lortutako emaitzen arabera ematen da; B erako lizentzia, norneraren herrialdean lortutako emaitzengatik ematen da eta C erako lizentzia Eurocupeko iazko txapeldunari ematen zaio.
Euroligako Asanblea Orokorrak gonbidapen bat emateko konpetentzia du. Geratzen diren beste bi plazak atariko fasean lehiatuko diren 16 taldeen artetik aterako dira.
Lehen faseko eta Euroligako multzoen faserako sailkapen txandako zozketak Bartzelonan burutuko dira uztailaren 7an.
A erako lizentziak:
Caja Laboral (EUS), CSKA Moscú (RUS), Efes Pilsen (TUR), Fenerbahce (TUR), Maccabi Tel Aviv (ISR), Montepaschi Siena (ITA), Olympiacos (GRE), Panathinaikos (GRE), Real Madrid (ESP), Regal Barcelona (ESP), Unicaja (ESP), Zalgiris Kaunas (LIT), gehi gonbidapen bat.
B erako lizentziak:
Asseco Prokom Gdynia (POL), Bennet Cantu (ITA), Bizkaia Bilbao Basket (EUS), Brose Baskets (ALE), Zagreb (CRO), Partizán Belgrado (SRB), Sluc Nancy (FRA) eta Union Liubliana (SLO).
C erako lizentzia:
Unics Kazan Russia (RUS).
Sailkapen fasea:
Asvel Basket (FRA), Khimki (RUS), Gravelines (FRA), Banvit (TUR), Budivelnik (UCR), Nymburg (RCG), Cholet Basket (FRA), Galatasaray (TUR), Buducnost (MON), KRKA Novo Mesto (SLO), Lietuvos Rytas (LIT), PAOK (GRE), Spirou Charleroi (BEL), VEF Riga (LET) eta bi talde gonbidatu.