Baskonia
1. jardunaldia
18 taldez osatutako Euroliga hasiko da gaur
eitb.eus
Baskoniak ostiralen jokatuko du Kaunasen Zalgirisen kontra arratsaldeko 19:00etan.
Anbizio handiko Euroliga izango da aurtengoa, inoiz parte hartu duten talde kopuru handiena izango baita lehian.
Guztira 18 taldek jokatuko dute 2019/2020ko Euroligako txapelketa, aurreko urtean baino bi gehiago eta Moskuko CSKA egungo txapeldunari irabazteko erronkarekin.
Baskoniari dagokionez ostiralen jokatuko du bere lehen partida Kaunasen Zalgirisen kontra arratsaldeko 19:00etan.
1. JARDUNALDIA
Ostegunean, urriaren 3an
Khimki Mosku 19:00 Makabi Fox Tel Aviv
Panathinaikos 20:00 Izar Gorria
FC Bayern Munich 20:30 Olimpia Milan
Real Madril 21:00 Fenerbahce Istanbul
Ostiralean, urriaren 4an
Zalgiris Kaunas 19:00 Baskonia
Anadolu Efes Istanbul 19:30 Bartzelona
Alba Berlin 20:00 Zenit San Petersburgo
Asvel Villeurbanne 20:45 Olinpiakos Piraeus
Valentzia Basket 21:00 CSKA Mosku