Baskonia
Lesioa, Movistarren aurka
Grangerrek Akilesen tendoia hautsi du eta sei hilabete emango ditu bajan
Agentziak | Erredakzioa
Jokalari uruguaiarrak arazo asko izan ditu lesioekin azken boladan eta minutu eta 51 segundo bakarrik jokatu ahal izan ditu aurtengo ligan.
-
Jayson Granger, Baskoniako jokalaria. Argazkia: Efe.
Jayson Granger Baskoniako jokalariak Akilesen tendoia ezker orkatilako hautsi du Movistar Estudiantesen aurka jokatutako lehenengo jardunaldiko liga partidan. Ondorioz, uruguaiarrari ebakuntza egin beharko diote eta sei hilabete inguru emango ditu bajan.
Azken hilabeteetan lesioekin izandako arazoak gaindituta zituela zirudienean, iaz ebakuntza egin ostean, Grangerrek minutu eta 51 segundo bakarrik jokatu ahal izan ditu partida ofizial batean.
Hasierako boskotean atera ostean, Grangerrek Akilesen tendoia hautsi zuen Phil Pressey Estudiantesen jokalariaren jokaldi bat defendatzen zegoela, Buesa Arenako kantxaren erdian.