Baskonia
Euroliga
Baskoniak etxetik kanpo jokatuko ditu Euroligako aurreneko hiru partidak
Agentziak | Erredakzioa
Zalgirisen aurka jokatuko du lehen partida, urriaren 4an, eta Khimki eta Fenerbahceren aurka izango dira hurrengo biak. Etxean jokatuko duen lehenengoa urriaren 25ean izango da, CSKA Moskuren aurka.
-
Tornike Shengelia. Argazkia: EFE
Kirolbet Baskoniak etxetik kanpo jokatuko ditu 2019/20ko Euroligako aurreneko hiru partidak, urriaren 4an. Kaunasko Zalgiris, Moskuko Khimki eta Istanbuleko Fenerbahceren aurka. Gainera, txapelketak partida gehiago izango ditu; izan ere, 18 taldek parte hartuko dute aurten.
Fernando Buesa Arenan jokatuko duten lehenengo partida Olympiacosen aurka izango da, urriaren 25ean.
CSKA Moskuk, aurreko edizioko txapeldunak, bederatzigarren jardunaldian izango da Gasteizen, azaroaren 20an.