Baskonia
Fitxaketak
Pierria Henry, Kirolbet Baskoniako jokalari berria
Agentziak | Erredakzioa
Estatubatuarra Eurocupeko fase erregularreko jokalari onena izendatu zuten joan den denboraldian, Unics Kazan talde errusiarrarekin.
-
Pierria Henry. Argazkia: Kirolbet Baskonia
Kirolbet Baskoniak Pierria Henry fitxatu du 2019/20 denboraldirako. Estatubatuarra Eurocupeko fase erregularreko jokalari onena izendatu zuten joan den denboraldian, Unics Kazan talde errusiarrarekin.
Henryk Eurocupeko finalaurretara heldu zen aurreko denboraldian, Unics Kazan taldearekin. Gainera, txapelketako MVPa izendatu zuten, 10,4 puntu , 5,3 saskiratze-pase eta 4 erreboteko batez bestekoarekin.