Baskonia
Kontratua amaitu zaio
Marcelinho Huertasek ez du Baskonian jarraituko
Erredakzioa
Jokalari brasildarrak agur esango dio Arabako taldeari, bi etapa ezberdinetan Baskonian jokatu ostean.
-
Marcelonho Huertas, Euroligako Baskonia-Fenerbahçe partidan. Argazkia: EFE
Marcelinho Huertasek agur esango dio Kirolbet Baskoniari, kontratua amaitzen baitzaio, eta etapa bati ekingo baitio Gasteiztik kanpora. Bi etapatan jokatu du Huertasek Arabako taldean, eta ACBko titulu bat irabazi zuen. Haren bi semeak Gasteizen jaiotakoak dira.
Baskoniaren historiako jokalari garrantzitsuenetako bat izan denak 142 partida ofizial jokatu ditu bigarren etapako bi denboraldietan. Azkenengoan, brasildarrak, batez beste, 7,8 puntu eta 5 asistentzia erdietsi ditu. Gainera, Endesa Ligan asistentzia gehien eman dituzten jokalarien zerrendan bosgarren postuan geratu da azken denboraldian. Guztira, 260 partida ofizial jokatu ditu Baskonian eman dituen bi etapetan.
Saski Baskoniak eskerrak eman dizkio Marcelinho Huertasi, eman duen maila onagatik eta izan duen profesionaltasunagatik, eta etorkizunik onena opa dio.