Baskonia
Endesa Liga
Nekeak kalte egin dio Kirolbet Baskoniari eta galdu egin du Zaragozan (81-79)
Agentziak | Errdakzioa
Perasovicen jokalariak Tecnycontaren atzetik joan dira markagailuan partida osoan eta azkenean bi puntugatik galdu dute.
Kirolbet Baskoniak Tecnyconta Zaragozaren aurka galdu du 81 eta 79 eta, ondorioz, Endesa Ligako sailkapeneko bigarren postua lortzeko helburuan atzera pausoa eman dute.
Aste honetan Euroligako bi partida jokatzeagatik neke fisikoa eta mentala izan arren, Velimir Perasovicen jokalariek ez dute amore eman, ezta etxeko taldea partida haustear izan denean ere.
Lehen laurdenean bi taldeek erasora jo dute, defentsan zuloak utziz, eta urrutiko saskiratzaileek gauzak ohi baino errazago izan dituzte.
Egoera horri etekin handiagoa atera dio Zaragozak, horrelako jokoa gustukoa duelako eta eroso aritzen delako. Horrela, lehen laurdeneko azken minutuan 10 minutuko aldea izan dute markagailuan (24-14).
Hala ere, bigarren laurdenean gauzak aldatu egin dira. Bi taldeak defentsa sendotu dute, eta baloia saskiratzea zailagoa izan da. Laurden horretako partziala arabarren aldekoa izan da: 13-16.
Atsedenaldiaren ostean (37-32), Baskonia aurretik jarri da markagailuan lehen aldiz, baina pozak gutxi iraun die, Zaragoza Ligako hirugarrenari irabazteko gai ikusio baitu bere buruan neurketa osoan.
Ondorioz, azken laurdenaren hasieran (33. minutuan), etxekoak 70 eta 60 jarri dira aurretik. Baina gasteiztarrek erritmoa estutu dute eta amaierarako hiru minutura 76 eta 73 jarri dira.
Azken txanpan, Tecnyconta lasaiago ibili da eta garaipena Zaragozan geratu da, Baskonia azken segundora arte saiatu den arren: 81-79.
Fitxa teknikoa
81 - Tecnyconta Zaragoza (24+13+25+19): McCalebb (8), Seibutis (15), Okoye (9), Radovic (4), Justiz (16) -hasierako boskotea- Nacho Martín (5), Barreiro (5), Berhanemeskel (7), Alocén (10), Fran Vázquez (2) eta Marc Martí (-).
79 - Kirolbet Baskonia (16+16+26+21): Marcelinho (12), Shields (14), Sedekerskis (-), Voigtmann (23), Poirier (11) -hasierako boskotea- Vildoza (15), Miguel González (-), Diop (-), Hilliard (4) eta Jones (-).
#KBALive | ¡A pensar en la última batalla!#GoazenBaskonia pic.twitter.com/CjIrKehV8V