Itxi

Baskonia

KONTRATU BERRITZEA

Baskoniak Vildozaren kontratua luzatu du 2024ra arte

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Argentinarrak 2020ra arteko lotura zeukan Gasteizko taldearekin, baina akordio berri honekin lau urte gehiago emango ditu Baskoniako jokalari gisa.

  • Luca Vildoza

    Luca Vildoza. Argazkia: @Baskonia

Kirolbet Baskoniak eta Luca Vildozak 2024ra arte luzatu dute euren arteko kontratua.

Argentinarrak 2020ra arteko lotura zeukan Gasteizko taldearekin, baina akordio berri horrekin lau urte gehiago emango ditu Baskoniako jokalari gisa.

Joko-antolatzaile gaztearen jokamoldeak nabarmen egin du gora 2016ko udan Baskoniarekin sinatu zuenetik (urte horretan Argentinako Quilmes taldean jarraitu zuen jokatzen, utzita).

Aurtengoa, bigarren denboraldia du Gasteizen, eta sinatu berri duen kontratua osorik betez gero, zortzi denboraldi emango ditu Baskoniarekin, horietako zazpi lehen taldean.

Orain arte 107 neurketa jokatu ditu gasteiztarren elastikoarekin. Euroligan, 8,8 puntu, 3,9 asistentzia eta 10eko balorazioa lortu ditu, batez bestez, orain arte. Gainera, hiruko jaurtiketetan % 40eko eraginkortasuna dauka. Endesa Ligari dagokionez, bere zenbakiak antzekoak dira (8,7 puntu eta 2,8 asistentzia). Hain zuzen ere, iragan jardunaldian, Unicajaren aurkako partidan (112-95), inoizko asistentzia-kopuru handiena banatu zuen (10).