Itxi

Baskonia

LESIOA

Shengelia bi edo hiru hilabete gehiago egongo da jokatu gabe

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Orain arte jasotzen ari zen tratamendu kontserbatzaile bera ematen jarraituko diote.

  • Shengelia lesionatu zen unea

    Shengelia lesionatu zen unea. ETBko bideo batetik ateratako irudia

Eskuineko belauna min hartuta daukan Tornike Shengelia Kirolbet Baskoniako jokalariak beste bi edo hiru hilabete gehiago emango ditu kantxetatik kanpo. Hala jakinarazi du Baskoniak, astearte arratsaldean argitaratu duen ohar batean.

Gasteizko taldeko kapitaina joan zen abenduaren 30ean lesionatu zen, Endesa Ligako Real Madrilen aurkako partidan (74-91).

Bere lesioaren sendatze-prozesuari aurre egiteko, fisioterapia eta odol aberastu bidezko tratamendua jaso zuen jokalariak lehen asteetan.

Horren ostean, osasun-azterketa berri bat egin zaio jokalariari, eta, emaitzetan ikusitakoaren arabera, georgiarra beste bi edo hiru hilabetez egongo da jokatu ezinda "eskuin belauneko lotailu gurutzatuan duen distentsio bategatik".

Taldeko osasun-zerbitzuek eta Mikel Sanchez doktoreak adostu dutenez, Shengeliak orain arte jaso duen tratamendu bera jasotzen jarraituko du.