Itxi

Baskonia

76-73

CSKA Moskuri gailendu zaio Baskonia, Euroligako norabidea bideratuz

ERREDAKZIOA | AGENTZIAK

Perasovicen taldea CKSK Moskuri irabaztea lortu duen bigarren taldea da. Defentsan lan ederra eginda irabazi du talde arabarrak Euroligako talderik indartsuenetako baten aurrean.

Kirolbet Baskoniak Euroligako norabidea bideratu du CSKA Moskuri Buesa Arenan irabazita (76-73). Tornike Shengelia izan dugu jokalaririk azpimarragarriena norgehiagokako minuturik erabakigarrienetakoetan maila bikaina eman baitu.

Garaipen honekin aurkariekiko aldeak murriztu eta Euroligan lehiakor izaten jarraitzen du Baskoniak, play-offetatik garaipen bakarrera kokatuz, gorabehera handiak izan dituen partidan gailenduz.

Vincent Poirier frantsesak eta Tornike Shengelia georgiarrak osatutako bikoteak 25 eta 23 puntu erdietsi dituzte, eta zalantzarik gabe, ezinbestekoak izan dira neurketan. Aipatzekoa da ere Matt Janningen abilezia hirugarren laurdenean eta baita Shavon Shieldsena ere.

Perasovicen taldeak Nando De Colo frantsesaren eta Sergio Rodriguezen jokoa zapuztea lortu dute. Horri gainera, Will Clyburnen gabezia gehitu zaie errusiarrei, eta Alec Peters eta Cory Higginsen abileziaren menpe baldintzatuta egon dira.

Intentsitate handiarekin ekin diote norgehiagokari biek ala biek, aurkaria gogor estutuz; Baskoniak abiadura bilatu du erasoetan eta errusiarrek errebotean erasotzeari ekin diote.

Dena jokoan zegoen azken unera arte. Emozioa ez da falta 14.000 ikusle batu dituen Buesa Arenan, eta azkenean, Shengelia kapitainak bereak eta bi egin ditu sei puntu jarraian saskiratuz dena erabakitzear zegoenean.

CSKA Moskuk bere aldetik. hiru puntuko hiru jaurtiketa euki ditu alde, baina ez du asmatu eta ez du luzapena bultzatu, eta Baskoniak Euroligako norabidea bideratzeko balio izan dion garaipena eskuratu du 76-73 irabazita.

Fitxa teknikoa:

76 - Kirolbet Baskonia (21+19+15+21): Vildoza (6), Janning (13), Shields (9), Shengelia (15) eta Poirier (18) -lehen bostekoa-, Voigtmann (2), Huertas (4), Granger (X), Diop (-) eta Hilliard (8).

73 - CSKA Mosku (21+17+17+18): Hackett (6), De Colo (2), Kurbanov (5), Peters (20) y Hunter (6) -lehen bostekoa-, Bolomboy (-), Antonov (-), Sergio Rodriguez (3), Higgins (17) eta Hines (14).

Epaileak: Ilija Belosevic (Serbia), Olegs Latisevs (Letonia) eta Carmelo Paternico (Italia). Kanporaturik gabe.