Baskonia
Adierazpenak
Granger: 'Perasovicek Pedro Martinezek baino askatsun handiagoa ematen digu'
Erredakzioa
Kirolbet Baskoniako joko-antolatzaileak bi entrenatzaileak konparatau ditu.
-
Jayson Granger (Baskonia), Zalgirisen aurkako partidan. Argazkia: EFE
Jayson Granger Kirolbet Baskoniako joko-antolatzaileak atearte honetan adierazi du, Velemir Perasovicek Pedro Martinezek baino askatasun gehiago ematen diela jokatzeko orduan. Gaineratu du, balkaniarrak "defentsan oldarkorragoak izatea" eskatzen diela.
"Pedro Martinez kaleratzearen erabakia ez zen gurea izan, jokalariok partidak irabazteko gaude, beste kontuetan ez gara sartu behar. Jokalariok aulkian dagoen entrenatzailearekin egon behar gara, erabakia onartu, eta lanean jarraitu behar dugu", esan du uruguaiarrak.
Grangerrek argitu du, Perasovicek "defentsan askoz oldarkorragoak izatea" eskatzen diola, baita "erasoan askeago izateko eta taldekideak bilatzeko kontraerasoetan". Joko-antolatzaileak dioenez, "badakit egun batzuetan gehiago eta besteetan gutxiago saskiratzea egokituko zaidala, baina defentsan ehuneko ehuna eman behar dut beti".
Bakoniak Anadolu Efesen aurka jokatuko du Euroligako hurrengo partida eta Grangerrek bi urte jokatu zituen talde honetan: "Han asko ikasi nuen, eta oso ondo jokatzen duen taldea da. Ondo ezagutzen ditugun taldekide ohiak daude bertan, Rodrigue Beabouis eta Shane Larkin esaterako".
"Gure jokoari dagokionez, asko huts egin dugu jaurtiketa libreetan eta hiruko jaurtiketetan, baina indartsu ibili gara defentsako lanean eta lehiakorragoak gara. Jaurtiketetan gehiago asmatzen dugunean, errazagoa izango da dena, eta dibertigarriagoa ere", azpimarratu du Jayson Grangerrek.
Lesioek partida askotan jokatu ezinda mantendu dute Baskoniako jokalaria, baina ondo dagoela baieztatu du: "Sendatuta eta ondo nago. Berriro lesionatzeko beldurra beti dago hor, baina hori gainditzeko indartsu nago buruz".