Itxi

Baskonia

67-100

Baskoniak aise irabazi dio Estudiantesi

eitb.eus

Arabako taldea jaun eta jabe izan da hasieratik amaieraraino eta 67-100 emaitzarekin lortu du garaipena.

Kirolbet Baskoniak garaipena lortu du Movistar Estudiantesen aurka (67-100). Hasieratik amaieraraino nagusi izan da Pedro Martinezek zuzentzen duen taldea, eta 6tik 5 partida irabazi ditu Endesa Ligan.

Azkar hasi da abantaila hartzen Baskonia. Arabako taldeak ondo ekin dio partidari eta zuloa ireki du (2-9 eta 5-13). Estudiantes ez da gai izan desabantaila murrizteko eta Baskoniak 13 puntuko abantaila eskuratu du (10-23) lehen hamar minutuen amaieran.

Bigarren laurdenak lehenengoaren gidoi berdina izan du; Arabako taldea nagusi eta Estudiantes ezinean. Pedro Martinezek zuzentzen duen taldeak 21 puntuko errenta eskuratu du 15. minutuan, ondoren, abantaila are gehiago handituta. Talde gasteiztarra 26 puntuko aldearekin iritsi da atsedenaldira (24-50).

Lehen bi laurdenetan bideratuta utzi du garaipena Baskoniak, eta partida ia erabakita geratu da. Hala ere, badaezpada, Arabako taldea ez da erlaxatu eta aurretik lortutako abantaila mantendu du ia hirugarren laurden guztian zehar, azken laurdenera 42-72ko emaitzarekin iritsi delarik.

Amairako azken hamar minutuetarako dena erabakita geratu da. 30 puntuko abantailarekin ekin dio Baskoniak azken txanpari eta ez du arazorik izan garaipenari eroso eusteko (67-100).

Fitxa teknikoa:

67 - Movistar Estudiantes (10+14+18+25): Cook (3), Brizuela (17), Vicedo (2), Canner-Medley (-) eta Jankovic (7) -hasierako bostekoa-, Clavell (13), Hakanson (-), Suton (8), Perl (1), Arteaga (10), Peña (3) eta Sola (3).

100 - Kirolbet Baskonia (23+27+22+28): Huertas (4), Hilliard (12), Shields (11), Shengelia (18) eta Poirier (6) -hasierako bostekoa- Voigtmann (14), Janning (6), Diop (12), Granger (9), Garino (8) eta Vildoza (-).

Epaileak: Carlos Peruga, Jordi Aliaga eta Ruben Sanchez. Kanporaturik gabe.