Baskonia
Zalgiris Kaunasen aurka
Garaipenarekin eman dio hasiera Baskoniak Euroligari
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Pedro Martinezen taldeak ezin hobeto hasi du 2918ko Euroligaren aurreneko jardunaldia Zalgiris Kaunasen aurka 79-87 irabazita Lituaniako kantxan.
Kirolbet Baskoniak garaipenarekin eman dio hasiera 2019-19 Euroligari Zalgirisi gailenduz 79-87ko emaitzarekin. Azpimarragarri dugu, gainera, bigarren zati ederra egin duela talde gasteiztarrak defentsan.
Intentsitateri dagokionez, etxeko taldeak nagusitasuna erakutsi du baina talde arabarra ez da gutxiago izan eta parekatu egin du Sarunas Jasikeviciusek proposatutako jokoa. Aipagarri dugu ere, Jayson Granger uruguayarrak jarraian saskiratutako hiru hirukoak azken zatiko hasieran. Horixe izan da gainera, markagailu parekatua hautsi duen gakoetako bat.
Baseak 21 puntuko balorazioa eta bost hiruko erdietsi ditu, eta azpimarragarrienetariko bat izan dugu.
Neurketaren aurrekariek ere eduki dute zeresana, Kirolbet Baskoniak salaketa jarri baitzuen aurkariak "Instant Replay" kameren bitartez bere entrenamendua grabatu zutela egotzita. Talde lituaniarrak, ordea, ez du holakorik onartu.